Onintza Enbeita.
BIRA

Ile urdina

2022ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Lisa LaFlammek 35 urte egin ditu Kanadako telebistan lanean. Informatiboetako aurpegirik ezagunenetakoa izan da. Konfinamenduan ilea tindatzeari utzi zion, ordea: Ā«Ez nuen espero konfinamendua hain askatzailea izango zenik zentzu horretanĀ», azaldu zuen. Hilabete bi ile-apaindegira joateko aukerarik izan gabe egon eta gero, ile-zuztarrak zuri uztea erabaki zuen. Bekatu mortala agidanez. Ilea tindatzera makurtu ez denez, bidali egin dute lanetik. Telebistak dio arrazoi komertzialengatik izan dela, baina LaFlammek argitaratu duenez, arrazoiak estetikoak izan dira, komertzialak baino gehiago.

Etorri naiz gure inguruko prentsara eta irakurri ditut halako erabakiaren kontrako argudioak. Zein erraz kritikatzen diren urruti gertatzen diren gauzak! Zenbat ile zuridun emakume agertzen dira, ordea, bertoko telebistetan? Zenbat emakume zahar? Zenbat lodi? Euskal Herrian ere baldintza estetiko batzuk bete behar dituzu telebistan agertu nahi baduzu; batez ere emakumea bazara. Hemen ere jarriko lukete ilearen kolorea komunikatzeko gaitasunaren aurretik. Sinetsita baikaude ikasi egin daitekeela dena, baina edertasuna berezko zerbait dela. Eta nik esango nuke alderantziz dela: egungo kanonetan ulertzen den edertasun hori dela makillaje on batekin lortu daitekeena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.