Onintza Enbeita.
BIRA

Gerra

2022ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Zure bizitzako momenturen batean—zer esanik ez zure bizitza osoan— ETAk erabilitako indarkeria politikoki azaltzen saiatu bazara, argi daukazu. Indarkeriari azalpen politikoa emateak, jakina, ez zaitu haren alde jartzen derrigor. ETAk egin duenari ezin izan zaio azalpen politikorik eman, eta debekatuta egon da haren kontra erabili den indarkeriarik aipatzea ere. Urte askoan ez da alde konkretu bakarrekoa ez den biktimarik telebistan agertu, ez da torturaz hitz egin, ez da sakabanaketak eragindako hildakorik zenbatu biktimen artean... eta hori guztia ere gertatu egin da. Kontua da ez zaiela horretaz hitz egitea komeni, ez dutelako gatazkarik izan denik onartu nahi. Ondorengoei esan nahi zaiena da psikopaten gauza izan dela 50 urteko borroka armatua. Orain, ordea, Barrionuevok hitz egin du. Inon direnak egin ondoren, indultua nola eman zioten barreka kontatzen duen gizon horrek erraz justifikatu du GALen izatea: «Gerra bat zegoen».

Mespretxuak eta gaitzespenak hedatu dira. Ez dezagun gainetik pasatu, ordea, oinarrian dagoena. Hemen gatazka bat egon da eta dago. Orain ez da armatua izango gatazka hori, baina egon badago hala izatea ukatzen zaion herri bat. Disimulatu dezakegu nahi dugun moduan, baina Euskal Herriaren desagerpena desio dutenek argi daukate gerran ari direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.