andoni egana
HITZ ETZANAK

Txanpona

2018ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
55 urte ditut; seme-alabak haziak. Ez dut zer galdurik». Halatsu bota du Quim Torra Generalitateko presidenteak. Eman dit zer pentsatua. Bere postu eta egoeratik, bere erantzukizun mailatik eta bere arriskuetatik oso urrun sentitzen naiz. Baina bere adinetik oso hurbil...

Marcelo zeritzan tribuno militar erromatarra etorri zait gogora. Kartagoarren aurkako borrokan ari zela aurkitu omen zen gaizki armatutako soldadu talde txiki baten agintaritzan. Aurkariak asko eta hobeto hornituak ziren. Soldaduak eta menpeko gainerako buruzagiak hasi omen zitzaizkion ez zegoela horrela indarrak neurtzerik, eta atzera egitea hobe zutela esanez. Orduan, txanpon bat hartu eta erabakia patuaren esku utziko zutela iragarri omen zuen Marcelok. Gurutzea tokatzera, atzera egingo zuten. Aurpegi aldera jausten bazen txanpona, borrokari ekingo zioten. Aurpegia bistan jausi zen. Borrokan hasi eta garaipen harrigarria lortu zuten. Ospakizunetan ari zirela menpeko agintari batek hala esan omen zion: «Ez da giza-indarrik patua gaindi dezakeenik». Marcelok irribarre egin zion, eta bi aurpegiko txanpona erakutsi.

Bi aurpegiko txanpon bat baduela adierazi du Quim Torrak. Ez dakidana da egun erromatarren garaian hainbat sinesmen baduen tropak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.