andoni egana
HITZ ETZANAK

Gezurraz

2018ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Gezurrari buruzko esku-liburuak argi adierazten du. Gezurraren zati batek egia behar du gezurrak funtzionatuko badu. «Atzo Elantxoben ibili nintzen arrantzan» aitortzen baduzu, komeni zaizu arrantzan ez bazen ere Elantxoben izatea edo Elantxoben ez bazen ere, arrantzan.

Osakidetzako zuzendari nagusiak hiru espezialitatetako hautaprobak berriz egingo direla iragarri izanak inor gutxi askietsi du.Mujika andereak gardentasuna eta guztien eskubideak errespetatzea ipini ditu helburu. Zuzenketa moduak eta azterketa ereduak dira nonbait huts egin duten bakarrak. Horiek hobetuz gero... Jakin, gutxi dakit nik, baina sumatzen da arazoa sakonagokoa dela. Entzun dugu arduradunek erabakitzen dutela postua nori eman, eta hori praktika egonkortua dela; jakinarazi da zenbait probatan askok zeroko puntuazioa atera dutela eta aprobatu duten apurrek izugarri nota altua; eta kaltetuetako norbaitek esan du jendea jakinean zegoela zer gertatzen den baina salatu baino nahiago duela bere txanda noiz iritsiko isil-isilik zain egon, egoerak beste aldean noiz jarriko.

«Elantxoben arrantzan», bota zuten Osakidetzako arduradunek, eta susmoa dut ez zebiltzala ez Elantxoben eta ez arrantzan. Ebaketa eta epaiketa hitz senideak dira...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.