andoni egana
HITZ ETZANAK

Topo

2018ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Gehienok topo non egiten dugun, toki horrixe deitzen zaio topiko. (Astea ongi hastea lortu dut amankomun hitz itsusia saiheste hutsarekin).

Topikoak dio gaztetan iraultzaile eta nagusitzean kontserbadore ez denak baduela akatsen bat. Eduardo Mendoza idazleari bestelakorik irakurri ahal izan diogu azken egunotan. Ba omen du lagun bat zera dioena: atzekoz aurrera egiten dugula den-dena. Gaztetan izan behar dela kapitalismo zale, eta adinean aurrera jo ahala, komunista. Parisko gunea eta Moscukoa alderatuz gero, Pariskoa askoz ere ederragoa omen da, baina aldirietan aldea omen dago —zegoen— ekialdekoen alde. Langile auzoek bestelako maila bat omen dute zerbitzuetan-eta. Hortik ateratzen du zahartzean komunista izan beharraren logika, edadetuak gizarte-zerbitzuak inork baino gehiago behar baititu.

Inori entzun gabea entzuteak beti dakar halako poz bat, baina ez dakit bizitza-atalak joeratan banatu behar hori sanoa den. Bestelakorik erakusten duenik bada. Ez da topikoa, konparazio baterako, nabarmentzea 68ko Maiatzean kaleetara irten ziren gazte haiek berak direla orain pentsionisten eskubideak galdeginez kaleetan dabiltzan edadetuak. Horientzat topiko, topo egiten zuten eta duten lekua, kalea da. Arerio zailduak irten zaizkie gobernuei...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.