andoni egana
HITZ ETZANAK

Errekina

2018ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Kalean zehar zeharkako begiratu asko sumatzen zuen. Zuzenean eta zakar «hi haiz hi! Egin egin behar duk hori!»begiratzen ziotenak ere baziren. Pasatzen zenean askok burua jiratzen zuen eta korrotxoetan murmurio hotsa sortzen zen. Errudun sentitzen zen eta lurrera amiltzen zituen begiak. Etxetik ahalik eta gutxien irteten hasi zen...

Ez zen, ordea, etxeko martxa ere goxoa. Ispiluaren aurrean ipintzen zelarik, tonto-aurpegi izugarria sumatzen zion bere buruari. Lerdoarena. Eta gainera, ez zuen asmatzen ziria sartu zioten edo, besterik gabe, zorte txarra izan zuen. Bigarren honek eraso ziola erabakitzen zuen gehienetan, saltzaileak adiskide baitzituen, eta konpontzaileak, bi mila euroko emisioen aurkako trepeta hura jarri beharra zeukala eta handik sei-zazpi urtera zaharkitua zegoela hura eta beste bat jartzeko konbentzitu zutenak, konfiantzazkoak. Egunero bizarra egiteari utzi zion.

Pedro Sanchez presidentea gobernua ekologista zela eta diesel autoei zerga eta baldintza estuak jarriko zizkietela esanez entzun zuelarik palast! egin zion gainezka pazientziak. Ekologismoaren definizio osoagoak asmatzeari ekin zion diesel-jabeak. Ekologismoa: botereari, botere klase orori, eskueran izan arren, propio uko egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.