Onintza Enbeita.
BIRA

Zigorrak

2018ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Biziarteko kartzela zigorra ezarri diote berarekin larrutan egin nahi izan ez zuen emakumearen umea hiltzearren. Ez nau asko lasaitzen. Badakit indarkeria matxista zigortu egin behar dela gertatu eta gero, baina irudipena daukat gertatu aurretik ere egin daitekeela zerbait. Espainiako Estatutik etorri da notizia, baina adibideak balio du: gizon batek bere ume biak hil ditu. Emazteak, umeen amak, urruntze agindua eskatua zuen, baina epaileak ez zion onartu. Zertarako balioko luke orain gizon hori hil arte espetxeratzeak? Epaileak hala deliberatutako egunetan umeak senarrari utzi beharraren estutasuna lehenengo, eta umeak harekin utzi izanaren erruduntasun sentimendua gero: zigor batek zenbat arinduko luke ama horren mina, badakienean aurretik apenas egin diotela kasurik?

Indarkeria matxista ez da kasualitatez sortzen. Bizi garen sistema osoa da matxista. Hemen gizonei erakutsi zaie gu baino gehiago direla, guregan agindu dezaketela, gure gorputzen gaineko erabakiak hartu ditzaketela, haiek nahi dutenean egin behar dugula guk larrutan orgasmoak simulatuz bada ere... Beraz, gu jipoitzen eta hiltzen gaituztenak ez dira lau zoro, sistemak sortutako pertsonak dira. Horregatik litzateke eraginkorragoa halakoak sortzeari uztea, ustez zoratzen direnean zigorrak jartzea baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.