andoni egana
HITZ ETZANAK

Saltinbankiak

2018ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Souvenirs d'un voyage dans le Pays Basque en 1866 du izenburu, eta Mathilde Van Eysek idatzia da. Willem Jan van Eys hizkuntzalari holandarraren emaztea zen Mathilde, eta bi bidaia egin zituzten Euskal Herrira: lehena, 1866an, eta handik bi urtera, bigarrena. Senarra euskarari buruzko hainbat lan idazteko ikerketa lanean ari zela, emazteak bidaietako oroitzapenak jaso zituen. Eusko Ikaskuntzen nazioarteko aldizkarian eman zituen argitara, 1927an.

Zarautzen hartu zuten ostatu bi bidaiatan. Duela mende eta erdiko bizimodua ezagutzeko argibide politak eskaintzen ditu Van Eys andereak. Atentzioa eman dit pasarte askok, baina, bakar bat hautatzekotan, honako hau nabarmenduko nuke: «Igandea 20. paseo luze bat egin dugu Orioko mendiraino. Saltinbankiak ikusi ditugu. Euskaldun batek inoiz ezingo luke lanbide hori izan».

Ez dakit nondik nora zetorkion emakume hari azken esaldiak azaltzen duen ziurtasun erabatekoa. Euskaldun izateko modu bakarra al zen garai hartan? Ez zen euskaldunen ezaugarri batetik bestera, nomada ibiltzea? Edo ez ginen dantzan eta brinkoka hastekoak? Aldatu egin dira kontuak. Orain, ETB1 esaterako, koreografia etengabe bat da, gazteek egina nerabeen kontsumorako. Eta ez da kexua, konstatazioa baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.