Onintza Enbeita.
BIRA

Kultura

2019ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Pentsatu du inork zenbat zarata, kalte eta zabor sortzen duten musika festibal handiek? Kalkulatu du inork zenbat kontzertu erraldoi jasan ditzakeen Metroan lasai ibiltzera ohituta dagoen herritarrak? Inor ohartu da herri askotan ez dagoela aretorik: ez txikirik, ez handirik? Badakizue Euskal Herrian areto izugarriak eraikitzeko modak zenbat proiektu txiki utzi dituen zirkuitutik kanpo? Inoiz irudikatu duzue zuen burua hamabi laguni kantatzen bostehun kabitzen diren leku batean? Ez zarete inoiz joan normalean joaten ez zareten taberna batera zerbait antolatzera ausartu delako bakarrik? Usaintzen du norbaitek zenbat musikari handik jo zituzten lehen akordeak porro usaineko garitoetan? Irakurri duzue agendan zenbat bertso poteo antolatzen diren Euskal Herrian? Futbolak, saskibaloiak, pilotak... ez al dute zaratarik ateratzen? Galdetu duzue zenbat diru arriskatzen duten tabernariek ezer antolatzen dutenero? Ez, noski.

Baina badaezpada araua ezarri da. Muga hor dago: hilabetean kultur jarduera bat. Hori bai, antolatu itzazu nahi adina jaialdi erraldoi ingelesezko izenarekin edo garagardo marka ezagunekin, proposatu instituzioei kirol jarduera handiak: etengabe, astero, orduero. Hara hor euskal oasiaren sentsibilitate kulturala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.