HITZ ETZANAK

%

Andoni Egaña -

2019ko martxoak 28
Mahai bueltan ordu asko ematen ditugunok edozein puntta baliatzen dugu dibertsio pittin bat jarri ahal izateko. Otordukideak despistatu samar daudela —lehenengo eta bigarren plateraren tarte hil horretan, esaterako—, botelasterrera egiten dut galdera, eta bat-batean erantzuteko eskatzen: «Ehuneko ehun baino gehiago posible al da?». Batzuek baietz erantzuten dute eta besteek ezetz. Eta eztabaida pizten da, baietz, jakina, argitzen diezun arte. Baina horrexek adierazten du portzentajeena terreno labainkorra dela.

Ni mareatu egin naute aste honetan. Asteartez Pablo Iglesias sumatu nuen telebista elkarrizketa batean kataluniarren %80k independentzia nahi izango balu... tira... eskubidea luketela esanez. %75 aipatu zuen segidan elkarrizketatzaileak. Eta asteazken goizez Miquel Icetaren hitzekin gosaldu genuen: «Independentzia %65ek nahi badute, ahalbidetu beharko da». Joera ikusita, igande iluntzerako behar lukeen tokian ipiniko dute muga. Ez baitut sekula ulertu % 51 zergatik den aski eta gehiegi lehengo egoerari eusteko eta ezaski eta oso gutxi egoera aldarazteko.

Duela 55 urte, %54rekin lortu zuen Maltak independentzia. Denboran gertuago, Montenegrori %55ean jarri zion Europak langa. %55,5 lortuta independenteak dira...

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna