andoni egana
HITZ ETZANAK

Ederra

2019ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Heziketan datzala gako nagusia. Gizarte honen sakoneko arazoak azaleratzen direlarik, askotan entzun izan diegu esaldi hori hezitzaileei, politikariei, analistei... Maiztua dirudi, baina egia da; egia da, baina esaten erraza eta burutzen zaila. Burutzen zaila, baina etengabeko ahalegina eskatzen duena...

Bestalde, guztiok ditugu fobia batzuk, mundua hobeto ez, baina errazago ulertzen laguntzen digutenak. Animalia beldurtiak gara pertsonak. Eta nahiago izaten dugu mundua gure komenentziara eta erraz ulertu, ondo ulertzen saiatu baino. Ikara sortzen digu gurekiko desberdinak, eta horren aurrean ohitura eta iritzi zaharretan ainguratzea izaten da irtenbiderik makurrena, mundua beti aldatuz baitoa.

Muturreko buru-hertsitasunik ez duen edonork lasai asko sinatzeko moduko esaldiak baino ez dira orain arte idatzi ditudanak. Harritzekoa, harrotzekoa da, joan zen astean Donostian hil zuten gaztearen amaren ahotan, minari argitasunak gaina hain eder hartu izana. Fatima Hacine-Bachak etorkinei buruzko aurreiritziez, gorrotoaren gainean edo kartzelatik sartu-irtenean dabiltzan gazteen birgizarteratzeari buruz bota dituenak txoko bat egiten dute gure gogo-bihotzetan. ETBren kameren aurrean, unitate didaktiko bat minutu eta erdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.