andoni egana
HITZ ETZANAK

Tunela

2019ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Ate handi eta eder bat zurezkoa. Eta barruan sorpresa. Camp Nou bezain luze. Ehun metro pasatxo. Alde batera kupel erraldoiak ilaran...Lavanderan, Asturiasen, sagardotegi entzutetsu bateko nagusiak upeltegi berezi hura erakutsi nahi izan zigun. Tren-tunel bat zen izatez, guk ezagutzen ditugunen luze-zabalerakoa, baina handik inoiz trenik pasatu ez zenez eta bere lurretan edo oso gertu zeukanez, upel-lekutzat apailatzea erabaki zuen.

Azalpenak ere eman zizkigun trenarentzat egin eta trenak inoiz erabili ez zuen tunel hari buruzkoak. Hogeitaka urte joan dira eta ez ditut argi gogoan. Baina demagun Alfonso XIII.aren garaietan Madrildik Asturiasera trena egitea erabaki zutela. Egin ere egin zutela ia itsasora arte. Eta orduan Oviedokoak eta Gijongoak borrokan hasi zirela geltoki nagusiak non behar zuen. Azkenean, xextra hura zela medio, trenbidea eta tunelak eginak eta trena handik pasatzen ez zela geratu ziren.

Baliteke dena nire buru eskas eta irudimen joriaren fruitu izatea. Baina Ander Izagirreri irakurri berri diot 2039. urtean euskal txirrinduzaleek izan dezaketela inork baino bidegorri luze eta ederragoa. Euskal Y-a izendatu zuten hura. Asturiarrek eman ziguten bestelako ideia bat ere...nahiz ez hain osasungarria izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.