andoni egana
HITZ ETZANAK

Erlojua

2019ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
«Kirolak baditik gauza xelebreak. Oso zahartuta gero sasoian egotea bezalakorik ez zagok, gaztetan oso ona izana izateko». Bi bote behar izan nituen lagun baten botea ulertzeko. Trago batzuk ere bageneramatzan, eta mihia gehitxo askatu ote zuen iruditu zitzaidan. Ez noa hemen jartzera berak aipatutako izenik, baina mitoez aritu zen, «omen» «hemen» baino garrantzitsuagoa den lur labain horretaz. Zahartu eta gero ere hedabideen eskura eta omenaldi oro onartzeko prest dagoen kirolariak asko irabazten omen du lehiatzen ikusi ere egin ez zutenen begietara... Propaganda hitza aipatzen zuen behin eta berriz mihia labaintzen hasi zitzaionean.

Hasi da Frantziako Tourra. Eta nire lagunak propaganda aipatzen zuenez, 1951.eko hamabigarren etapako hura etorri zait gogora. Win Van Est holandarra zen lider. Malkar piko batean behera erori zen. Hilda aurkitzea espero zuten, baina kolpez josia eta negarrez topatu zuten. Bere taldearen babeslea Pontiac erloju-marka zen, eta bapo baliatu zuen unea iragarki bat sortzeko. «Nire bihotzaren taupadak geratu egin ziren une batez, nire Pontiac erlojuak funtzionatzen segitu zuen».

Gaur Federico Martín Bahamontesek 91 urte. Ez nago ziur, baina esango nuke lagunaren ahotan ibili zenetariko bat zela...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.