andoni egana
HITZ ETZANAK

Teresarentzat

2019ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Ospe handia hartzen ari zen neskato baten piano emanaldia entzutera joan zen Beethoven. Ongi ari zen neskatoa harik eta Beethovenen beraren pieza bat jotzen hasi zen arte. Zailtasunak kirioak endredatu eta ez atzera, ez aurrera geratu omen zen, nota bakar bat jotzeko ezgauza. Zutitu eta negarrez alde egin zuen jendaurretik.Atzetik joan omen zitzaion Beethoven neska sosegatze aldera, eta agindu zion egingo ziola propio beretzako lan bat. Teresa zuen izena eta eskaini zion sonata da konpositore alemaniarraren ezagunenetarikoa.

Bestelako asko ere bada, baina bertsio hori dut gustuko. Beethoven hil ondoren azaldu zen bere lanen artean obra hura, eta eskuz idatzia zeukan nori eskaini zion. Letra oso txarra zuen, ordea. Eta beti Elisarentzat zela uste izan duguna ez da letrak oker irakurri izanaren ondorio baino. Teresarentzat omen zen zinez eta sinez. Akatsak askotan zabaltzen dio bidea irudimenari, sormenari, hondo-hondoan zer legokeen jakiteko nahiari...

Mediku errezeten letra txarraren ondorioz Estatu Batuetan urtean mila lagunetik gora hiltzen direla eta, eztabaidan sumatu ditut bertako batzuk. Gaia zaharkitu bezain interesik gabea iruditu zait. Akatsari ere alde poetikoa aurkitzean datza bizitzan zoriontsu samar izateko modua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.