andoni egana
HITZ ETZANAK

Makina

2019ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Duela hogei eta hamar bat urte, alabarengatik galdetu genion gu baino zaharragoko adiskide jeltzale-jeltzale bati. Ondo zebilela alaba erantzun zigun. Mutil batekin hasi berria zela. Eta espero ez genuen epaia eman zuen: «HBkoa duk. Baina mutila jatorra oso. Jan! Hori duk, jan!». Ezin izan genion barre algarari eutsi. Gure adiskideak fede handiagoa zion nonbait «euskaldun jatun»-i «euskaldun fededun»-i baino. Ahoa bete-betean bota zuen silaba bakar hark—«jan!»— laburbiltzen zuen bere mundu ikuskera. Gerraurreko urtean jaioa zen...

Asko aldatu dira kontuak ordutik. Iritsi zen kolesterola; tarteka analisiak egitearen premia hedatu zen; elikatzeko modu askotarikoak badirela jakin genuen; «jatunak» eta «jatorrak» hasieran baino ez dutela errimatzen jabetu ginen.

Maitane Alonso izeneko 18 urteko neska bizkaitar batek nazioarteko sari bat irabazi berri du Zientzia eta Teknologien arloan. Makina bat asmatu du elikagaien kontserbaziorako. NASAk ere azaldu omen du interesa. Neskaren azalpena da niri interesatzen zaidana. Bost omen dira familian, eta aitak askotan prestatzen omen ditu otorduak etxean daukaten txokoan. Beti gehitxo, ordea. Beti janaria sobratzen zitzaiela ohartzean sortu omen zitzaion makinaren ideia. Aita, jatorra; alaba, azkarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.