andoni egana
HITZ ETZANAK

Beldurra

2019ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Aspaldi esan zuen Sofoklesek beldurrak dabilenarentzat oro dela hots. Beldurra: atezuan ipintzen gaituen zera ezagun hori. «Irten hortik bizkor!». «Ez horrela ibili!». «Erne orain!». Kalteren bat letorkeela sumatzen duenean garunak bidaltzen digun abixua, hilotza bezain geldo utz gaitzakeena edo biziarazten gaituena.

«Argazkian ateratzeko ezezkoa eman diguten pertsona gehienen arrazoia beldurra izan da, testuak dioenarekin guztizko adostasuna adierazi arren», zioten herenegun Hondarribiko alardean andreen parte hartzea babestuz azaldu ziren gazte talde batekoek. Besteren beldurra beti da errespetagarri. Halere, beldurrak dabilenak jakin behar luke gehien-gehienetan letorkeenaren ustea okerragoa izaten dela gero datorrena baino; behar luke jakin gailur tankera hartzen duen muinoa baino ez dela beldurra, eta gehienetan desio dugun hura beste aldean egoten dela.

Beldurrak ere badu, izan, bere geografia. Kurduari barregarri ere irudituko zaio horrelako kontu batengatik beldurra sentitzen duenaren jarrera. Trumpek eskuak garbitu eta alde egin duen garaian, Erdogan inbasio planak lotsarik gabe iragartzen hasi den sasoian, beldurra ez da muino soila. Eta erresistentziarako prestatzen ari dira, halere...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.