andoni egana
HITZ ETZANAK

Galderak

2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
«Nork esan behar zien bi lagun hauei hemen aurkituko zirela gaur, aldarearen aurrean, elkarri baiezkoa ematera etorrita?», «Nork esan behar zien bi lagun hauei, askatasun osoz euren bizitza elkarrekin egitea erabaki behar zutela?», «Nori ez zaio atsegin horrelako bi gazte elkarri eskua emanda ikustea?». Bertsotara joanak ginen gu eta ari zen apaiza ezkontza-sermoia egiten. Galdera erretorikoak, erantzuna bere baitan dutenak, bata bestearen atzetik. Eraginkorra izan daiteke estilo hori, baina arriskutsua ere bai. Apaizak segi. «Erraza izaten al da maitasunak zein bide egingo duen asmatzea?», «Noiz eta non piztu ote zen lehen amodio printza?». Senargaiak, asper-asper eginda ordurako segur aski, erantzunik galdetzen ez zuenari ozen erantzun zion: «Parranda batean!». Barrez lehertu ginen elizan geundenak.

Alderdi politikoen hauteskunde kanpainetarako leloek arrisku horiek saihestera jotzen dute. Zenbat eta gutxiago esan, hanka sartzeko aukera txikiagoa. «Aurrera!». «Elkarrekin». «Etorkizunerantz»...

Azken kanpaina honetan, gutxi ere gehiegi izan daitekeela frogatu ahal izan dugu. Alderdi baten leloa «Orain bai» izan da. Gehitxo. Saihets bat oso bistan uzten du. Edozein herritarri burura datorkion lehena da: «Orain bai? Eta lehen zergatik ez?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.