Onintza Enbeita.
BIRA

Izendapenak

2020ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Ai España, España: esango dute ezabatu dizkizutela mugak, hil zela Franco, ez dagoela Errege-Erregina Katolikorik... baina zure osotasunaren eta batasunaren defendatzaile sutsuek lehengo lepotik daukate burua. Entzun dut kazetari bat, asaldatuta, Pablo Iglesiasek bere emaztea izendatu duela ministro esanez: «imajinatzen duzue Aznarrek Ana Botella ministro izendatu izan balu?». Madrileko alkate zela egin zuen erridikulua ikusita, Aznarrek berak ere nahiago izango du ez imajinatzea. Baina galdera horren atzean, kritika horien atzean, pozoia antzematen da. Batetik, Pablo Iglesiasen bikotekideak baditu izen-abizenak: Irene Montero. Gustatuko zaigu ala ez, baina ministro izendatu aurretik, Iglesiasekin nahastu aurretik, politikan sartua zegoen, eta bere bidea berak egin du. Beraz, ez dezagun konparaziorik egin inorekin, ze badakigu nor aterako den galtzen; eta ez da Montero. Bestetik, ez da asko imajinatu behar atzamarrez egindako izendapenak ikusteko. Nik dakidala Felipe VI.a aitak izendatu zuen errege, eta bere emaztea automatikoki erregina bihurtu zen.

Baina Espainia, Espainiatxo... faxista eta inperialista izateaz gain, klasista eta kapitalista amorratua izateaz gain, oraindik ere, zein matxistak diren zure batasuna defendatzen dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.