Onintza Enbeita.
BIRA

Muturrak

2020ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Ez dago gauzei euren izenetik deitzea baino gauza ederragorik, eta ezkerra eta eskuina desberdinak dira. Bai politikan eta bai mundu errealean. Ezkerrak langileen eta, oro har, herritarren bizitza duinaren alde egin izan du, baina eskuinak jendetza zabalak zapaltzeko joera izan du beti gutxi batzuen etekin ekonomikoaren alde. Askotan esan diot neure buruari definitzen ez den jenderik gehiena eskuinekoa dela: feminismoa eta matxismoa alderatzen dituena matxista den bezalaxe.

Arrakala sozialaren kontra edo pandemiaren izenean ukatu nahi dizkiguten eskubideen alde protesta egitea zilegi da. Ez da zilegi, ordea, supremazismo zuri espainiarraren eta gutxi batzuen etekin ekonomikoaren alde gure kaleak hartzea. Horri ultraeskuina deitzen diote komunikabideek, faxismoa herri xumeak eta frankismoa gerraostea bizi izan zutenek. Eta faxistek kalea hartzea onartezina bada, are onartezinagoa da euren etorkizuna aldarrikatzen ari diren gazteak eta faxista oldeak alderatzea.

Faxistak eroso antzean bizi izan dira hemen, inork konturik eskatu gabe. Orain, asperdurak edo boterearen irrikak edo indarra galtzeko beldurrak kalera eraman ditu. Ez ditzagun baina, ezkerra, eskuina, txurrak, latxak eta merinoak nahastu. Mutur guztiak ez dira berdinak: ez artzantzan, ez politikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.