Onintza Enbeita.
BIRA

Arrazoia

2020ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Metxa laburrekoa naiz ni. Erraz lehertzen naiz, baina xanpainarena gertatzen zait gero: aparrak gora egiten duenerako, indarra galdu. Haserrealdiaren tristurak irauten dit, baina ez dut haserre egoteko balio. Ezin dut jasan maite dudan norbaiti hitzik egin gabe egotea. Egin didana egin didala ere, esan dudana esan dudala ere, larri egoten naiz ura bere bidera itzuli arte.

Baditut lagunak eta senideak haserrealdi luzeak izaten dituztenak. Uste dut batzuetan ahaztu egiten zaiela haserre zergatik dauden ere. Haien ustez, hain azkar baretzen banaiz, benetan haserretzen ez naizelako da. Nik ez dut haien jarrera ulertzen: norbaitekin haserre zaudelako hari hitz egiteari uzten badiozu, zein momentutan konponduko duzu arazoa? Kontua da, haserre jarraitzen duenak pentsatzen duela arrazoia duela. Bestela, zerk eraman dezake pertsona bat asto gainetik ez jaistera?

Kontuak kontu, nik uste dut haserrea azkar pasatzen zaigunok erraztu egiten ditugula gauzak. Besteek badakite haserrearazten bagaituzte ere pasatu egingo zaigula. Zailagoa da gurea: beti kontuz ibili behar izaten dugu haserrealdi luzeko jendea ez dadin haserretu. Eta horregatik funtzionatzen du munduak: batzuek malguak izatea erabaki dugulako, eta ez ustez gogorrak direnek beti arrazoia dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.