Onintza Enbeita.
BIRA

Distantzia

2021eko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Gai transbertsalen gaia azaldu zidatenean, harritu eta lasaitu egin nintzen. Ez dakit nola ulertuko nukeen hori gabe ni neu feminista eta euskaltzalea izatea, egiten ditudan gauza guztietan horren eraginik igarri gabe. Ni gauza asko naiz, eta naizen gauza horietatik guztietatik eraiki dut nire bizitza. Eta ez naiz bakarrik pankartaren atzean, mikrofonoan edo artikulu bat sinatzen dagoen hori. Ni ere pertsona naiz, eta bizitza pribatua deitzen zaion zati bat badaukat. Ahalik eta koherenteena naiz, eta saiatzen naiz teorian ikasi dudan hori guztia praktikan jartzen, baina gauza batzuetan huts egiten dut. Askotan, seguruenik.

Ez naiz jendeak nigandik espero duena, baina maite nautenek maite duten hori izateak balio dit. Eta askotan sentitzen dut neure burua soka lauso baten gainean. Ikusten dut nire inguruan ama izan nahian etsita dagoen norbait, eta nik kantatzen dut jaio nahi ez duenari bakean uzteko. Eta idazten dut maite dudan norbaitekin haserretu ondoren, eta artikulua irakurtzen dudanean ez naiz ondo sentitzen: haserrea pasatu zaidalako baina artikulua hor dagoelako.

Eta diot nik, ea nola gordeko dudan distantzia soziala, hogei urteren ostean ez badakit neure buruarekiko distantziarik hartzen publikora salto egiten dudanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.