andoni egana
HITZ ETZANAK

Barruan

2021eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Koxkortuak geunden gu telebista etxera iritsi zenerako. Gauez garaiz ohera gintezen, pantailaren ertz batean jartzen zituzten erronboak aitzakia ona izaten ziren gurasoentzat. Erronbo bat ala bi. Umeentzako galarazitako filmak. Ohera. Eta hurrengo goizean, beti galdera bera amari, bezpera gaueko filmaz. «Zer zen, etxe barrukoa ala kanpokoa?». Eta amak, beti gauza bera erantzungo zigun: «Etxe barrukoa». Bazekien etxe barruko filmak ez genituela maite. Elkarrizketa luze eta aspergarriak. Guk, etxez kanpoko filmak genituen gustuko. Mendiak eta oihanak; indioak eta bakeroak; bisonteak, lehoiak... Kanpoko/barruko, mundua bitan banatua zegoen guretzat.

Azken urte betean, honako edo halakoz galdetu, eta bati baino gehiagori buruz erantzun didate ez dela irten ere egiten, etxe-zuloan dagoela beldurturik. Eta pena sentitzen dut horietako asko oso etxez kanpokoak izan direlako beti. Osasunik ezagatik etxean aingura botatzea ulertzen dut; adinak domatu izana ere bai. Beldurra lagun txarra da, ordea. Beldurra libre da, baina lotu egiten gaitu. Biderkatzailea da beldurra. Muga duena ere —demagun, mina—, mugarik gabea bihurtzen daki.

Kanpozale izanak etxezale temati orain. Neurriak hartzen ez hasteagatik neurria galtzea ez da oso gomendagarria...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.