Onintza Enbeita.
BIRA

Soinekoak

2021eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Ez ditu oraindik 4 urte. Bere aitonak esango lukeen moduan, ez da lurraren gainean ikusten, baina kontuak eskatu dizkit soinekoa janztearren. Bera prakekin omen dago, eta ez omen du ulertzen zergatik nabilen ni soinekoarekin. Argi esan dit oraindik negua dela, eta, antza denez, ez da hori soinekoak janzteko urtaroa. Udaberria dela azaldu diot nik, oraindik ez dela uda iritsi eta hori dena, baina ez dut konbentzitu. Zentzua badauka umearen logikak: soinekoak freskoak dira, bero egiten duenerako aproposak. Prenda bakarrarekin goitik behera jantzita egoteko modua ematen dute. Hala ere, neguan janzten ditut nik udaran baino soineko gehiago: oihal bakarra nahikoa ez balitz ere, behetik galtzerdiak eta gainetik jertsearekin.

Urteroko moduan, berokia kentzeko ordua iritsi da. Badakit ni ez naizela ispiluaren aurrean bere burua aurkitu ezinik dabilen bakarra. Urteroko moduan, geure burua zein zuri eta haragitsu ikusten dugun komentatuko dugu lagun artean, eta sasoi honetan ezer erosteko zalantzan bagaude, eguzkia hartzen dugunean geure burua hobeto ikusiko dugula esango digu dendariak. Logika guztien kontra estaltzen eta agertzen dugu gure gorputza: etengabe zalantzanjarriz, etengabe ederragoa nola izango den pentsatuz... etengabe geure burua zigortuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.