Onintza Enbeita.
BIRA

Zatituta

2021eko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Urkulluk ezartzen dizkigun neurriek ez digute balio Nafarroako lagunekin elkartzeko. Han Txibitek agintzen du. Txibitek dioenak, ordea, ez du deus balio Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin bizi diren euskaldunentzat. EAEko tabernak 20:00etan ixten izan dituztenean, Nafarroan 21:00etara arte egon dira irekita eta, Iparraldea deitzen diogun ekialdean, itxita egon dira aste honetara arte. Maskararen erabilera ere, ez da berdin arautu Euskal Herriko lurralde guztietan. Iragan uztailaren 16an aire zabalean ere musukoa jartzeko agindua izan genuen batzuek, baina beste batzuek ez dute halakorik izan. Batzuk ostegunetan egon gara Labi batzordeak zer esango begira, beste batzuek ez dute Frantziako Gobernua beste araubiderik izan, eta hirugarrenek eurentzat ezarritako egun eta epeak izan dituzte.

Hamaikatxo aldiz entzun dut Euskal Herria txikia dela. Ia gauza guztietarako balio izan duen aitzakia izan da, baina ez dut uste tamaina denik Euskal Herriaren arazo nagusia. Gure txikian gauza asko egiteko kapazak garela erakutsi diogu munduari, baina zatituta ez bageunde, askoz ere gauza gehiago eta ederragoak egingo genituzke. Izurriteak, ordea, min eman arteko argitasunez azaldu digu zein zatituta gauzkaten; baita zatiketa hori zein barneratuta daukagun ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.