andoni egana
HITZ ETZANAK

Betekada

2021eko irailaren 9a
00:00
Entzun
Egunean dozena bat aldiz entzungo duzun esamoldea da: «Uuum! Oso ona!». «Uuum. Zoragarria!». «Uuum! Ezin hobea!». Ongi ahoskatu gabe entzungo duzu gainera, ahoa beteta edukitzeak horixe baitu ordainsari. Telebista piztu —ETBn nabarmenago baina ez ETBn bakarrik—, eta askotan harrapatuko duzu erreportaria mokadu bat edo trago bat egiten, sukaldariak edo tabernariak prestatu berri duena probatzen. Beti dena ona dago. Hain fosilizatua dago egoera, kazetariren batek kontrakoa egitea aski lukeela, umore une bat sortzeko. Imajinatzen duzue erreportaria higuin-imintzio ezkuta ezinez «Aaah! Ez zait batere gustatu!» edo «Aaah! Gatza falta zaio honi!» esanez? Baina ez. Euskara aitzineratzeko sorturiko tresna horretan, maizen entzuten den hitza «uuum!» da. Sekulako ekarpena euskara ikasten hasi nahi duenarentzat. Aurrekontuek ez bezala, «uuum!» horrek berdintzen ditu egun ETB1 eta ETB2.

Beti dena ona dago. Ona dago beti dena. Beti ona dago dena. Dena ona dago beti. Horixe egiten du ETBk jan-edan kontuekin. Buelta hara eta buelta hona. Modu batera ez bada, bestera aurkeztu. Baina beti sukalde kontuak. Betekada sortzeraino. Ulertzekoa da akaso. Errotik letorke gaindosia. Telebista-programazioari zerbaitengatik deitzen zaio «parrilla»...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.