Onintza Enbeita.
BIRA

Sekretuak

2021eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Nik ez dut sukaldean ordu askorik ematen, baina zerbait ondo ateratzen zaidanean, mundu guztiari esaten diot nola egiten dudan. Ez daukat sekretuak hilkutxara eramateko beldurrik, baina nahiago izaten dut gustatzen zaizkidan gauzak beste batzuek prestatuta jatea. Gainera, ez dut sukaldeko sekretuen kontua ulertzen, ze demontre! Guztiok egiten ditugun gauzei amarengandik edo amonarengandik ikasitako zerbait botatzen dion jendea, baina zerbait hori zer den esaten ez duena, ez zait gustatzen. Betiko biziko balira legez bizi den jendea dela iruditzen zait, eta, zorionez, betiko ez da inor gelditzen hemen. Joaten zara ez dakit nongo jatetxe batera, eta jendeak esaten dizu: «Ai, hemen lehen bai jaten zela ondo! Amona hil zenetik, ordea, ez dituzte berdin prestatzen indabak». Noren errua da hori, baina: amamarena edo ilobena? Sekretuak hilkutxara eramateak horixe dauka: jendea zure esku onaz edo gauza onez gogoratuko da zu hil ondorengo urteetan, baina galdutakoa ezin probatuak zutaz ahaztera eramango ditu.

Ordea, imajinatu amama horrek sekretua kontatu diola alabari, eta alabak semeari, eta honek bere alabari. Jendea beti gogoratuko da sekretua nondik datorren, eta bilobek sekretu hori otu zitzaion birramama goratu egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.