Onintza Enbeita.
BIRA

Ogia

2021eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
«Zuek ez zarete bada, ogia egunero erosten duen jende pijo horren modukoak izango?». Hogei urte baino gehiago dira galdetu zigutela, eta orduan, ez erantzuteko adina harritu gintuen galderak berak. Duela hamarkada bi edo hiru, egunero ogia erostea ez zen pijoek edo aberatsek egiten zuten gauza bat, gure inguruan bederen. Ohitura normalizatua zen eta izan da duela gutxira arte. Beste eztabaida bat da zer erosi dugun eguneroko ogiaren izenean, baina langile klaseak, orokorrean, bazuen ogia egunero erosteko ohitura. Konfinamendua hasi zenean ere, ogia erostera joateko aukera izaten genuen egunero, eta jende asko joaten zen egunero okindegira bizitza guztian edo zati handi batean hala egin zuelako.

Ordea, hemen dena da gauzak garestitzeko aitzakia, eta izurri osteko krisiari, garraioa, energia eta erregaia gehitu zaizkio. Ez dakit zein ordenatan, baina komunikabideek krisia dela eta ez dela burua harrapatu diguten bitartean, ogiaren prezioak gora egin du. Gure inguruan hamar zentimo gehienetan, baina zentimo horiei erregaiaren prezioa, argindarrarena eta beste elikagaiena gehitu behar zaizkie. Nahi eta nahi ez gogoratu naiz behinolako galderarekin, eta oraindik hala ez bada ere, laster ogia egunero erostea aberatsek bakarrik egin ahalko duten gauza bat izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.