Onintza Enbeita.
BIRA

Zaindu

2021eko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Zaintza langintza astuna da. Guztioi gustatzen zaigu zain gaitzaten, baina zaila da besteek noiz behar gaituzten asmatzea. Eta askotan gauzak asko okertzen direnean ikusten ditugu lagunen arazoak, edo gehiago ezin dutenean eskatzen digute laguntza, eta guk lagundu ezin ditugun egoerak konpondu nahian ikusten dugu geure burua. Ez baita nahikoa zaintza erdigunean jarri behar dela esatea. Ez dezagun ahaztu geure etxeetan preso bizitzera kondenatu gintuzten arte ez genuela jakin gure blokean nortzuk bizi diren bakarrik, nortzuk gaizki, nortzuk hobeto, nortzuk antsietatez eta nortzuk triste. Ordura arte geure bizimodua egin genuen haien azpiko, gaineko, ezkerreko edo eskuineko etxean ezertaz konturatu gabe. Hogei, hogeita bost edo berrogei urte norbaiten laguntza behar duen jendeari egun on esanez igogailuan, haren bakardadearen kontra ezer egin gabe.

Zaintza langintza astuna da: zu ondo zaudenean hain ondo ez dagoen norbaiti entzutea eskatzen duen lana da. Edo zuk gogorik ez daukazunean norbaiti norabait laguntzea edo etxeko atea zabaltzea. Ez baita beti ofizialki gaixorik dagoen jendea zaindu behar dena. Askotan, beste guztiak zaindu beharraren zaindu beharraz bere burua ahaztu duen norbaiti lagundu behar izaten zaio, edo une estuak gehiago estu dakion nahi ez dugunari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.