andoni egana
HITZ ETZANAK

Kontaduria

2022ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Bazuen kontaduria hitzak gure ahozko tradizioan sustrairik. Eta idatzizkoak beso-zabalik hartu zuen aspalditxo. Mende erdi bada, Hitz berdeak liburuan Joxe Azurmendik erabili zuela, esaterako: «Etxean argi gutxi dugulako dabil gure alaba izarretan kontaduria eramaten, senarrik izan gabe, mila gizonen andre». Handik hamabost bat urtera etxekotu zitzaigun inventarium hitza, Bernardo Atxagak Henry Bengoarena egin zuenean. Kontaduria ez bezala, figura poetikotzat har genezake inventarium-a, zerrendak baitira, kontaduria azken finean, baina erroko in- horrek adierazten duenez, barrura begira eginak. Ondasunen, helburuen edo umetako eskolako noten zerrendek... ongi asko azal ditzakete pertsonaje baten ezaugarriak.

Pandemia sortu zenetik, datuen kontaduriari begira jartzea zen askoren denbora-pasa. Fidagarriagoa zen kontatzen zutenari baino zenbatzen zutenari arreta eskaintzea. Atzo hainbeste eta gaur hainbeste; guk hainbeste eta auzo-herrian herena; gure herrialdean hainbeste eta Araban erdia; erkidegoan hainbeste eta... Azken hamabost egunean erabat aldatu digute, ordea, sistema. Lehen kontaduria zena, inventarium-a da orain. Barrura begira egin behar dira zerrendak. Eta horrela, oso zaila da egiazko kontaduria eramaten...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.