Onintza Enbeita.
BIRA

Gorpuak

2022ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Zabortegi batean agertu da haren gorpua: hogei urte zituen. Nonbait irakurri dut epeltasun bila sartuko zela zaborrontzi batean eta ez zutela ikusiko kamioira bota dutenean. Beste leku batean Bizkaiko Foru Aldundiaren zaintzapean egon izanari eman diote garrantzia. Ez digu izenak ardura, ez digu haren hutsuneak lorik kenduko, urrun daude hari negar egingo diotenak. Gure ardura bakarra izaten da hona datozenean ez dezatela ostu, ez dezatela tokatzen ez zaien diru laguntzarik kobratu, ez dezatela gure kontzientzia aztoratu, ez gaitzatela gure trenetik jaitsarazi. Ez diegu begiratu ere egiten.

Ze ederra den Afrikara, Asiara eta Hego Amerikara joatea gobernuz kanpoko erakundeekin, zenbat betetzen gaituen gehien behar dutenen alde lan egiteak leku exotikoetan. Ze gutxi inporta zaigun jende hori gurera datorrenean, ordea. Zaintzapean dauden artean ez dugu haiekin sarerik sortzen. Geure herrian ikusten dut: gertatzen diren gaitz guztien errudun izendatu izan ditu jendeak. Askotan froga askorik gabe. Eta zaintzapean ez daudenean ez daukagu haiei laguntzeko modurik, zerbaitetarako daude instituzioak: guk nahikoa daukagu geure buruarekin. Gero gorpuak agertzen dira Bidasoan, Zabalgarbin, gure herriko kaleetan... eta orduan diskurtso programatuak errepikatzeari ekiten diogu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.