Onintza Enbeita.
BIRA

9.256,02

2022ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Felipa Artano Sagastumeren semea bahitu egin zuten. Bahitu, hilabeteluzeetan torturatu eta bere gorpua hobiratzeko zuloa egitera derrigortu zuten. Espainiako Barne Ministerioarentzat,ordea, ez zen biktima izan eta ez dio familiari terrorismoaren biktimei dagokien kalte ordainik eman. Terrorismoa estatuaren kontra erabiltzen den indarkeria baino ez da, antza; izan ere, estatuak berak nahi duena egiteko zilegitasuna dauka. Familiak, munduko gauzarik normalena denez, bere eskuetan zegoen guztia egin du biktima izaera hori onartzeko, eta, seguruenetik, ez kalte ordainagatik: egiagatik eta duintasunagatik baizik. Ez dute ezer onik lortu, eta orain, epaiketen gastuak ordaintzera kondenatu dute Felipa Artano Sagastume: 9.256,02 euro. Alde bietako batek ere ez omen ditu epaiketako kostuak inpugnatu, eta, ondorioz, hari omen dagokio ordaintzea.

Nazka esango nuke, eta gutxi da. Mina esango nuke, eta gutxi izaten jarraitzen du. Inpotentzia eta amorrua ere ez dira aski. Hitz asko beharko nituzke momentuan burutik pasatzen ari zaidan guztia paperera ekartzeko, baina bakeaz, elkarbizitzaz, biktimez eta sufrimenduaz hitz egiten dutenean alde bakarrera begiratzen dutenek ez dezatela ahaztu, gaurtik aurrera 9.256,02 arrazoi dituztela tarteka mingainari isilik eusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.