andoni egana
HITZ ETZANAK

Suitzan

2022ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Bilintx eta Beñat Gaztelumendi Donostiako Parte Zaharrean; Pichichi eta Mikel Oyarzabal San Mamesen; Dolores Ibarruri eta Arkaitz Rodriguez Altzan; Bizenta Mogel eta Leire Bilbao Markinan...

Fikziozko elkarrizketak sortzearena beti da tentazioa. Kontrastea lortzean datza interesik handiena. Zirriborratu dudan zerrendan, aukeraketa irizpide bat zein izan daitekeen argi dago: zerbait partekatzen duten pertsonak dira, eta, aldi berean, zerbait partekatzen ez dutenak. Arestiko kasuan, partekatzen dutena kezka, ogibidea, ingurua, hizkuntzaren bat... dira. Partekatzen ez dutena, berriz, garaia. Eta, ondorioz, bizia.

Partekatzen den lekuak berak ere eraman gaitzake fikziozko elkarrizketa bat osatzera. Hori da gaur goizean buruan gurutzatu zaidan gutizia, jakin berritan Anna Gabriel epailearen aurrera aurkeztu dela Madrilen. Atzendua neukan, nahiz banekien Suitzan zegoela ihes egitera behartua. Suitzan irudikatu ditut, Neuchatelen demagun, terraza batean txokolate beroa hartzen, Anna Gabriel eta Salbatore Mitxelena. «Hemen hil nintzen ni, Suitzan, 46 urterekin», ekingo lioke fraideak. «Adin hori bera dut nik orain», erantzungo lioke kataluniarrak. Eta gero, mintzatuko lirateke Arantzazuz, Kubaz, urriaren 1ekoaz, autogestioaz, fedeaz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.