Onintza Enbeita.
BIRA

Zuriketa

2022ko urriaren 11
00:00
Entzun
Benetan gertatutako hilketen harira egindako telesaila da. Ez dakit ona edo txarra den, ez daukat xehetasunak ondo aztertzeko adina jakintza. Harrigarria, hunkigarria eta latza bada, ordea. Batez ere, AEBetan duela berrogei urte eskas gertatutako hilketez ari delako, eta argi erakusten duelako poliziak ez zuela hilketok saihesteko gogorik izan. Hiltzaileak bazuen poliziari hainbat aldiz deitu zion auzokide bat, baina emakumea eta beltza zen. Hiltzailea, berriz, gizona; eta zuria. Horrek eman dit zer pentsatua. Telesailera eraman duten emakume horren figura benetakoa dela jakiteak ileak puntan jarri dizkit, eta hasi naiz pentsatzen polizia oso leku gutxitan aritzen dela gehien behar dutenak zaintzen. Gehienetan, poliziak izorratu egiten ditu zaurgarriak direnak.

Urrutira joan gabe, berton ere oso emaitza larriak ematen ari dira nerabeei egindako inkestak. Datuek diotena egia bada, matxista, homofoboa, faxista edo hori dena batera izatea da modan dagoena. Eta pentsatzen dut nik ez dela arraroa. Hemen ere agintariek eta medioetan agertzen diren aho-handi zenbaitek zuritu egiten dituzte arrazakeria, homofobia, matxismoa eta faxismoa. Eta gero, polizia, erasoa jasandakoen kontra oldartzen da, erasotzaileak atxilotu ordez. Hemen ere ez dakit zenbat kasu egingo litzaiokeen Glenda Clevelandi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.