andoni egana
HITZ ETZANAK

Ikasi

2022ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Duela ia hogeita hamar urte, adineko pertsonei elkarrizketa sail bat egiten ari ginen telebista programa baterako. Donostiako egoitza batean jarri genien hitzordua, txandan-txandan. Astelehenean bost; asteartean beste bost... Asteazkeneko lanak bukatzen ari ginen, ostegun goizerako zita zuen pertsona edadetu horietako bat atean azaldu zitzaigunean. Harriduraz egin genion diosala: «Joxe, zer zabiltza zu gaur hemen? Bihar goizean etorri behar zenuen!». Natural erantzun zigun: «Bazekiat. Baina tokia ikastera etorri nauk!».

Grazia egin zigun biharamunean nora joan jakiteko, bezpera ilunabarrean Errenteriatik Donostiaraino «tokia ikastera» joan zen gizon hark. Prebisio-planak orain bezain purian ez zeudenean, jendeak izaten zuen astia, gogoa eta premia aldez aurretik «tokia ikastera» joateko.

Azken urtebete honetan, erkidegoan, bizum-aren bidez egindako diru eragiketek %32 gora egin dutela jakin berri dugu. Eta nik, «bizum» entzuten dudan aldiro izaten dut gogoan «tokia ikastera» etorri zen gizon hura. Izan litekeen tokirik txarrenean ikasi bainuen bizuma zer zen. Oholtzan. Aita paperean ari nintzela, seme gaztetxoak «bizum bat» egingo al nion galdetu zidan. Zer erantzun ez nenkiela geratu nintzen. Toki hura aldez aurretik ikasi beharrekoa zen...
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.