Onintza Enbeita.
BIRA

Berriro

2023ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Marmotak ez du aldaketarik nahi. Esnatzen garen aldiro, hauteskundeak hor daude; bere mitin eta guzti. Sentsazioa daukat hauteskundeen kanpainaurre eternoan bizi garela. Jendeak uste du eskuinak arrasatu egingo duela, baina nago PSOEk argi jokatu dituela bere kartak Podemosi gauzak egiteko presa sartuta. Gainera, mezua argia da: otsoa dator; beraz, eman guri botoa. Pedro Sanchez aurpegi polit hutsa zela pentsatzen genuen, baina aholkulari onak ditu, antza. Politika profesionalean, iturginak esaten ei da. Alderdiak erabat alboratu zuenean, barne hauteskundeak irabazi zituen, eta, Ciudadanosek kristorena egin behar zuela zirudienean, zentsura mozioa atera zuen mahukapetik. Harrezkero presidentea da. Alderdi laranja ez dago. Eta uztailaren 23an ez dakigu zer gertatuko den morearekin.

Euskaldunok geure irla partikularrean bizi gara. Hemen ez du PPk irabazi, baina asteak daramatzagu EAE eta Nafarroaren zilborrei begira. Orain Madrilera begira jarriko gaituzte, eta guk Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa ere eraiki behar ditugu. Ezin dugu Gasteizera begira bakarrik bizi: ez praktikoki, ez ideologikoki. Eta irudipena daukat igandeko subidoiak harrapatu gintuen asko ez gintuztela berdin harrapatu Iparraldeko bozek. Frantziako Gobernua osatzeko hauteskundeetan ere lo egoten gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.