Onintza Enbeita.
BIRA

Orain

2018ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Maite ditugulako. Salbuespenezko legeek ito egiten dituztelako. Guraso direlako. Geure lagunak eta senideak direlako. Euren bizitzaren gainetik beste balio batzuk jartzera ausartu zirelako. Gaixorik daudelako. Urruti daudelako. Hiru laurdenak beteta dauzkatelako. Hirurogeita hamar urte baino gehiago dituztelako. Sakabanaketak lehen zentzurik ez bazuen, orain gutxiago duelako. Adinak barkatzen ez dien gurasoen seme-alabak direlako. Txirrinak jotzen duenean berriro ere barrura nola daramatzaten ikustea gogorra delako. Hormetan jarri genituen argazkiak kendu egin nahi ditugulako. Gure kaleetan bizirik nahi ditugulako. Errepide-istripuetan jende asko hil zaigulako. Espainia eta Frantziako leku ederrak erabaki turistikoz bakarrik ikusi nahi ditugulako. Lagunentzat erosten ditugun liburuetan maitasun mezuak idaztea debekatu egin digutelako. Geureak direlako. Funtzionarioek gauza guztietarako trabak jartzen dizkigutelako. Bisitak tartean kristalarekin egitea gogorra delako. Begietan errepideko marrak pilatu zaizkigulako. Paketeetan ezin diegulako behar duten guztia eman. Milaka kilometro egin eta gero, presoa beste kartzela batera eraman dutela askotan esan digutelako. Torturatu egin zituztelako.

Orain, presoak, etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.