Onintza Enbeita.
BIRA

Presoak

2019ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Imajinatu jendea pilatuta. Jendea pilatuta lau hormaren barruan. Eta lau horma horien barruan horma gehiago. Jendea pilatuta, baina elkar ukitu gabe: bakoitzarentzat bere lau hormak. Eta ateak. Bakoitzak bere atea, baina giltzik ez. Imajinatu zuen burua kiroldegira joateko gogoz amorratzen, eta atea itxita. Pentsatu eguzkia hartzea bezain ariketa sinplea egiteko ere, atea nork irekiko egon behar duzula zain. Hantxe geldi, zeure lau hormen barruan, norbaitek atea ireki arte. Zer izango ote da aste guztian berrogei minutu bakarrik izatea maite dituzunekin egoteko? Gogorrak izango dira gainerako orduak. Egunean ordubete ondo pasatzen da bakarrik, lo ere dotore egiten da bakarrik, tarteka pozik paseatzen da bakarrik, baina esnatu eta oraindik bakarrik jarraitzea ez da hain erraza. Eta berriro ohera zoazenean oraindik bakarrik egotea. Eta argi izatea ezin duzula zure bakardadean ere agindu. Eta gogorarazi egiten dizu norbaitek ezin duzula zeure kabuzaterik ere ireki.Irakurri, telebistazaharra ikusi, irratia entzun, eskulanakegin, gutunak idatzi... eta oraindik egunaez da amaitu, eta ezin duzu inorekin hitz egin, eta ezin duzu inor ikusi; eta horrelaurteak. Urteak eta urteak. Ez imajinatu:badago hemen horrela bizitzera kondenatu duten jendea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.