Onintza Enbeita.
BIRA

Eredua

2019ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Umearen gurasoak estu daude: umeak sakelako telefonoa eskatzen du etengabe. Ez da lurraren gainean ikusten, baina telefonoa ematen diotenean barreka hasten da. Atzamarrak nola mugitu behar dituen ere ondo daki: han ibiltzen da orain gora-behera, orain esker-eskuin. Bistakoa da amak jartzen dizkion bideoak baino gehiago distraitzen dutela koloreek eta argiek. Oraindik txikia da luzaroan zerbaiti begira egoteko. Ezkutatu ere egin diote telefonoa, baina gurasoena falta denean beste edonorena aurkitzen du. Parean dagoen edozein segapotok balio dio bere asmo txikiak betetzeko. Inork ez daki noiz jakin zuen Pintto txakurraren bideoak daudela telefonoan. Inork ez daki nola deskubritu zuen bere argazkiak daudela familiako telefono guztietan; baina orain gustatu egiten zaizkio. Haren edo honen altzoan jesarri eta bere argazkiak eskatzen ditu, edo Pintto txakurrari kantatzen dioten bideoak, edo besterik gabe atzamarrak mugitzen ditu.

Estu daude gurasoak, baina ez diote euren buruari begiratzen. Umea dantzan ari denean, siestan dagoenean edo beste ume batzuekin jolasean ari denean, gurasoak izaten dira pantailara begira daudenak. Askotan iruditzen zait gaurko umeek arreta bereganatzeko patu zaila dutela: helduengana begiratzen dutenean, haiek pantailara begira egoten dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.