Onintza Enbeita.
BIRA

Kateak

2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Batek hasten du katea: bideoa grabatu, eta Whatsappeko talde batera bidaltzen du, eta ordu beteren buruan, milaka lagunek ikusi dute bideo hori. Barre egiten dugu, negar egiten dugu, izugarria iruditzen zaigu, txarra iruditzen zaigu... baina gutxitan gelditzen gara pentsatzen, gu ikusten ari garen bideo horretako protagonistak ez zuela nahi izango guk bera ikusterik. Guregana heldu denerako, batek daki zenbat eskutatik pasatu den; beraz, gu baino errudun zuzenagoak badira. Guk ere badugu errua, ordea. Guk ere ez diogu geure buruari galderarik egiten. Ez dugu pentsatzen ea nor garen gu, emakume biluzi bati begira egoteko, edo haren sexu ariketak ikusteko berak hala nahi izan gabe. Ze honetan ere, Whatsappeko kateetan ere, gakoa beti dago borondatean: nik ez badut nahi, inork ez dauka ni ikusteko eskubiderik.

Emakumeok ere gozatzen dugu sexuaz, jakina. Ez daukagu arazorik gerra nahi dugunean, bideoak edo argazkiak bidaltzeko gudu zelaian nahi dugun horri. Baina beste kontu bat dira, mendeku hutserako eta umiliaziorako erabiltzen diren bideoak eta bideak. Eta ez ahaztu, guztion esku dagoela kateak etetea. Guztiontzat dela errazagoa jasotako bideoak inori ez bidaltzea bidaltzen hastea baino. Sexua ederragoa izango da kateak eteten direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.