Onintza Enbeita.
BIRA

Emakume politak

2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Niri emakume politak gustatzen zaizkit, baina emakume intelektualei ni gustatzen natzaie». Kosta egin zait aulkitik erori gabe irakurtzea. Espainiako sektore jakin batentzat oso garrantzitsua den sasi-filosofo batek esan du. Feminista on eta txarren arteko marra nahikoa ez, eta orain, emakume polit eta azkarren artekoa daukagu.

Izan ere, denok dakigu emakume bat intelektuala dela polita ez delako. Emakume batek irakurtzen du, adibidez, itsusia delako eta gizonek ez diotelako kasurik egiten. Nola ez daukan bizitza sexual beterik, unibertsitatean sekulako notak ateratzen ditu. Labur esateko, gizonek begiratzen ez dioten emakumeak ikasten pasatzen du denbora. Ez daukalako beste ezer egitekorik: edo gizonei atsegin eman, edo azkarra izaten saiatu.

Emakume politek, ordea, gizon intelektualaren alboan eseri, eta hark esaten dituen gauza interesgarriak entzun behar dituzte. Gero, gizona hitz egiten nekatzen denean, nola emakume politak horretarako dauden, ba, zakila jango diote gizon azkar horri.

Fernando Savaterri inork ez dio esplikatu, antza, emakumeak izan daitezkeela intelektualak eta politak aldi berean. Hori, kontuan izan gabe polita zer den eta zer ez gai eztabaidagarria dela. Jakingo balu berak ze nazka ematen duen halako adierazpenak irakurtzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.