Onintza Enbeita.
BIRA

Inuzenteak

2019ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Gaur Inozente eguna da. Normalean irakurtzen ditugun egunkarietan gezurra zein den identifikatzen saiatuko gara. Telebista eta irratia azti jarraituko ditugu, ea gezurra zein izango ote den. Kalean gelditzen gaituen oro susmagarri egingo zaigu. Ez dugu edozein galdera edozelan erantzungo. Inork esaten badigu hirugarren pertsona bati deitzeko edo haren bila joateko, ziurtatu egingo dugu hala eskatu duela norbait horrek. Badaezpada, tarteka, eskua bizkarrera botako dugu ea ezer itsatsi diguten jakiteko. Eta etengabe esango diogu geure buruari aurten ezetz; aurten ez digutela ziririk sartuko.

Eta urte guztian gaur bezain azti ibiliko bagina? Urte guztian esaten dizkigute gezurrak prentsan, irratian eta telebistan. Gu ez gara konturatzen, baina etengabe ari zaizkigu bizkarrean berez ez dagokigun motxila bat itsasten: dela zaintza, dela maitasuna, dela zikina ez izateko modu bakarrean egin behar den sexua... etengabe egiten ditugu norbaitek eskatutako gauzak beste batzuentzat. Eta ez diogu geure buruari aitortzen ziria sartu digutenik. Baina sartzen digute; bai ederto sartu ere! Beraz, urte guztian ibili behar genuke gaur bezain azti, gaur bezain gezur harrapatzaile. Gaurkoak gezur estrafalarioak dira; besteek modu konkretu batean bizitzera kondenatzen gaituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.