Onintza Enbeita.
BIRA

Erraz

2020ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Laurogeita hamapikuurte ditu. Ez da zehazki gogoratzen, ileapaindegian esan digunez. Akordatzen omen da nola, umea zela, jende asko hiltzen zen gripearekin. Ez omen du maskararik gogoratzen, baina jendea oraingo aldean erraz hiltzen zela bai. «Erraz hiltzen zen jendea», izan da bere esaldia. Orduan, filosofiaz tenkatu daileapaindegiko giroa:COVID-19ari ihesean auto istripuz hil gaitezkeela, minbiziak hor jarraitzen duela, edozein gaixotasun konplika daitekeela... Eta ezetz esan digu, orain ez dela hain erraza hiltzea. Eta esplikatu digu azkar eramaten dugula jendea ospitalera, ez dagoela ohean lasai hiltzerik ia, beren lagunek dozena pilulatik gora hartzen dituztela egunero... eta hori ez omen da erraz hiltzea.

Ezinbestean akordatu naiz gure auzoko gizon hartaz. Bere obsesiorik eta desiorik handiena etxean hiltzea zen. Ez loteriarik, ez luxurik ez ezer: bizitzari eskatzen zion bakarra etxean hiltzeko aukera zen. Eta horixe esan zigun gure Izeko Irenek ere apirilean ospitalera eraman zutenean: berak ez zuela han hil nahi, bakar-bakarrik.

Eta pentsatu dut baietz, laurogeita hamapiko urteko emakume horrek arrazoia daukala: ahaztu egin zaigu bakean hiltzen uztea zer den. Erraz hiltzea, behin adin batera ezkero, ez da gerta dakigukeengauzarik txarrena izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.