Onintza Enbeita.
BIRA

Zaintzaileak

2020ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Bederatzi urtean beste herri batean lan egin eta gero, gure auzora iritsi da. Paseoan zebilela topo egin nuen berarekin: ibiltzea gustatzen zaiola eta auzoa ikusteko gogoa zuela esan zidan. Hizkuntza, gaztelania, hobeto ikasi nahian dabil. Izan ere, orain arte egon den etxean zaintzen zuen zaharrarekin bakarrik bizi izan da, eta hark ez zuen hitzik egiten. Telebista ikustearen poderioz ikasi omen du gaztelania, ikasia konpartitzeko ia aukerarik gabe.

Zenbat aldiz eta zenbat etxetan egiten dugun gauza bera: gure zaharrak erresidentziara eramateak gaizki sentiarazten gaitu, eta orduan, gurea baino egoera prekarioagoan daudenak kontratatzen ditugu haiek zaintzeko. Kontratatu edo… Erresidentzietan, ostera, langileak borrokan ari dira. Guk nahi dugu haiek gure zaharrei maitasuna ematea, ondo zaintzea, zenbakitzat ez hartzea, baina guk ez dugu haien arazoak ulertzeko astirik. Kalean oinez goazenean beste kezka batzuek betetzen digute burua.

Norbait behar dugu maite ditugunak zaintzeko, norbaitek lagundu behar gaitu gure bizitzako azken etapan, beste batzuen beharra dugu hezi gintuzten haiei zahartzaro duina emateko, eta, hala ere, ze gutxi inporta zaizkigun haien kezkak, beharrak, duintasuna, desirak, pozak eta minak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.