Onintza Enbeita.
BIRA

Gaiak

2021eko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Utzi egingo omen dio ni irakurtzeari: nazkatuta omen dago COVID-19ari buruz irakurtzeaz. Bada, pentsatzen dut ezingo duela telebistarik ikusi, ez irratirik entzun, ez kalean inorekin berbetan gelditu. Neuri ere ez zait gaia apasionantea iruditzen, baina ez dago besterik: gaia COVID-19a da. Hori bai, esaten digutena errepikatzea da aukera bakarra: Erresuma Batuko aldaera, txertoaren onurak, kudeaketa ona… zerbait zalantzan jartzen baduzu, laster esango dizute ukatzailea zarela edo ea mundua borobila dela sinesteari utzi diozun.

Ez dakit beste gai batzuk sortzeko gai naizen ere. Pentsatzen dut ez zaidala niri bakarrik gertatzen. Eta, aldi berean, ulertzen dut jendearen nazka. Iazko martxoan sarrarazi gintuzten etxera: hamabost egunerako. Urtebete beteko da ordutik eta ez dago berri on askorik: aldi baterako erregulazioak, langabezia, komertzioak itxita edo ixtear, lagunak gaixorik, osasungintza lehertzeko zorian... zuk baina, idatzi egin behar duzu, kantatu, sortu, eman. Eta zure lagunak ez du nahi COVIDaz idatz dezazun. Eta pentsatzen duzu zure laguna ausartu egiten zaizula esaten, baina asko egongo direla gauza bera pentsatzen. Orduan, gauzak garbi esateko ohitura duen beste lagun harekin oroitzen zara eta mezua bidaltzen diozu: arrazoia zenuen, hau dena kaka zahar handi bat baino ez da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.