Onintza Enbeita.
BIRA

Zaurgarritasuna

2021eko irailaren 15a
00:00
Entzun
Gustatzen zait nire auzokoekin parranda egitea. Hobeto esanda: gustatzen zait nire auzoko zaharragoekin parranda egitea. Zorakeria dirudi, baina naizenagatik bakarrik onartzen dituzte nik pentsatzen ditudan gauzak. Sekula ez dut eztabaida tentsorik izan. Badakit ez dugula bizitza berdina eraikiko. Badakit arrazoi desberdinen arabera bizi garela, baina ez daukagu arazorik elkar maite dugula onartzeko. Eta hori gustatu egiten zait. Gustatu egiten zait ez delako hemen ere gauza normala: baina eraikitzen ari garen horretan kabitzen da. Eta hori gustatu egiten zait.

Gu ez gara ezer unibertsoaren dimentsioan. Gutxi gara Euskal Herriaren azaleran; euskaldunegiak Bilbo handiaren bazterrean. Baina gure txikian mundu desberdin bat eraiki nahi dugu. Ez dakigu nola, baina badakigu hemen gertatu ziren gauzak ezin direla errepikatu. Eta seguruenetik urte askotan pentsatuko genuen konponbide desberdinak genituela arazo berarentzat. Ez, ordea. Gurean gertatutako gauzen erantzule garen neurrian, konpontzaile ere bagara guztiok.

Gustatu egiten zitzaizkidan nire auzoko jaiak. Ez dut onartu nahi, baina atseginak egin zaizkit ez-jaiak. Ondokoa biluzik ezagutzen duen jendea gustatzen zait: batez ere haren zaurgarritasuna zauritzen ez duenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.