Onintza Enbeita.
BIRA

Normalizazioa

2022ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Lekutan gaude gure hizkuntzaren, edozein aukera sexualen edo generorik gabeko pertsonen normalizaziotik. Lekutan gaude plastikorik gabeko munduaren edo aldaketa klimatikoaren benetako larritasunaren normalizaziotik. Ordea, normala izan beharko ez lukeen guztia normala da gurean: normala da edertasun eredu ezinezkoak izatea, normala da aukera sexualagatik jendea baztertzea, normala da administrazio publikoan arreta euskaraz emateko gai ez diren funtzionarioak aurkitzea, normala da egunero lanera joaten den jendea hilabete amaierara ez iristea, normala da haurrak jaiotzatik zaku batean edo bestean kokatzea... edozein gauza da normala. Normaltzat hartu ditugu hala ez diren gauzak ze, kalean bizi izan den emakume bat hil denean, Bizkaian gehien saltzen den egunkariaren arabera gaua kalean pasatzen egon baita emakume hori: pernoktatzen. Zertarako salatu edo azaldu kalean hil den emakume horrek nahiago izango zukeela besteon moduan hiltzeko leku bat izan. Gehiago oraindik: emakume hori kalean bizi izan bada, izango zen kapitalismoak eta diruaren zerbitzura dagoen mundu honek horretara kondenatu dutelako. Uste dut gauzei izenetik deitu behar zaiela, eta kalean bizitzera behartu duten pertsona bat kalean gaua pasatzen zegoela esatea lotsagabekeria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.