Onintza Enbeita.
BIRA

Oinezkoak

2022ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Pentsatuko duzue ez naizela fundamentuzko pertsona, baina ez zait gustatzen oinez nabilenean aurkitzen dudan jendea. Beno, pertsona zoragarriak badaude oinezko bide egileen artean, baina albotik pasatzen zaizkionak baino gehiago ibilitakoa da gehiena. Nik badakit astiro ibiltzen naizela (kotxean azkarregi joaten naizela dakidan moduan), eta nire ezker zein eskuinetik pasatzen direnak ni baino abilagoak izango direla. Horretan ez daukat dudarik. Kontua da esfortzua egin ostean saritu egiten dudala neure burua, eta inguruan esertzen zaizkidan gehienek lekutik ateratzen naute. Batzuek munduko ibilbide guztiak egin dituzte, baina ez zaie gustatzen jende asko dagoen lekuetara joatea. Orduan egin dituzten ibilbide erdietan ez dira gustura egon. Besteek ibilbide guztiak egin dituzte inork baino denbora laburragoan. Baten batzuek oinez ibili eta gero txekor osoak jaten dituzte oilaskoak bailiran, eta badira gel energetikoen saltzaileak direla ematen dutenak.

Bai, guztiok zarete ni baino abilagoak, eta azkarragoak, baina hara non, dorpeenak gabiltzan bideetan topo egiten duzuela behin eta berriro dorpeokin. Gainera, nik ez daukat bideak azkar egiteko interesik: behin esfortzua eginda, nahiago dut inguruaz gozatu. Eta jateaz eta edateaz zer esango didazue niri?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.