Onintza Enbeita.
BIRA

Inbasioa

2022ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Halako edo bestelako telefono konpainia batetik deitzen ari naiz eskaintza bat egiteko. Barkatu; telefono hau adingabe batena da eta ezer eskaintzekotan haren gurasoei deitu. Beno, nola zuk hartu didazun zuri egingo dizut eskaintza. Ni ez naiz gurasoa. Berdin du: etxean ze telefono konpainia daukazu? Barkatu: adingabeak eman dit telefonoa ez zekielako zer egin behar zuen dei honekin, eta azaldu dizut egoera. Bai, baina esaten ari natzaizu eskaintza on bat egingo dizudala. Ez dut nahi. Nola dakizu ez duzula nahi ez baduzu entzun? Uste dudalako formak galdu egin dituzula. Zergatik? Nori deitzen ari zaren jakin gabe adingabe bati deitu diozulako, eta hori esplikatu dizudanean eskaintza hori niri egiten hasi zarelako nirea ez den telefono batean. Eskaintza entzuteak ez du esan nahi onartu egin behar duzunik. Esan dizut ez dudala nahi. Jesus, hau beherapenetara joatea bezalako gauza bat da: zuk ikusten dituzu eskaintzak eta interesatzen bazaizu onartzen dituzu eta bestela ez. Niri eskaintza bat egin nahi badidazu, normalena da nire telefonora deitzea. Zer kostatzen zaizu entzutea? Asko. Beno, bada, nik eskaintza egin egingo dizut. Ezetz ez dizut esan bada? Baina ez zaizu kostatzen.

Eskegi egin diot. Bere lana egiten ariko zen, baina sentitu dugun inbasioa izugarria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.