Italiako udal bozetan eskuinak garaitu du

2018ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Italian igandean egindako udal hauteskundeetan zentro-eskuineko koalizioa nagusitu da. Lega Nord da koalizioko alderdi nagusia, eta bozak egin diren hogei hiriburuetatik hamabostetan nagusitu da. Zentro-ezkerra, berriz, hamar hiritan nagusitu da, eta M5S mugimendua, hirutan. Heldu den ekainaren 24an egingo da bigarren itzulia. Berez 761 udalerritan egin dira bozak, tartean 15.000 biztanle baino gehiago dituzten 109 hiritan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.