andoni egana
HITZ ETZANAK

Argazkia

2018ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Chema Moya da argazkiaren egilea. Elkarri begietara begira harrapatu ditu, eta ez da gutxi. Bata garaiagoa da bestea baino, eta, gainera, esertokiaren puntan eserita dago bestea atzeratuago eta sartuago dagoen bitartean. Altuera aldea handiagotzen du horrek, eta bat bestearen gainetik ote dagoen pentsatzera garamatza, edo, bestela, pentsa genezake presa handiagoa duela batak besteak baino zutitu eta bilera amaitzekoa. Aurpegierak desitxuratu eta bata aita eta bestea semea dela esango baligute, ez genuke dudarik izango nor den nor. Kasu honetan, gaztea aita eta zaharra semea.

Eskuetan datza, ordea, argazkiaren muina. Eserlekuan sakonen jarrita dagoenak azalpenen bat ematen ari denaren traza du. Ezpainak gehiegi zabaldu gabe ari da, baina bi esku-ahurrekin katilu bat osatu du. Eskatu egin nahi du zerbait. Bestea, entzule, bi eskuak elkarri katigatuta dago, modu bitxian, esku bateko hatzak besteko tarteetan tinkaturik. Parekoaren eskaera proposamenari galga jarri nahi dio, itxitura.

Hala azaldu dira Iñigo Urkullu eta Pedro Sanchez Moncloan egindako bilerako argazkian. Ez dakit etorkizunerako zerbait adieraz dezakeen. Dakidana da politikarientzat arazo handia dela eskuak non sartu; esaldia singularrera ekarrita, batzuk majo asmatzen dute, baina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.